ikastaroa

Beste kalistenia klase bat emongo da gaur Lemoan

Asier Abrisketa 2024ko eka. 24a, 12:04

Ibaizabal parkeko kalistenia instalazinoak erabilten ikasteko klasea 19:00etan izango da. Izena emon behar da 674 945 426 telefonoan.

Maiatza amaierako lehenengo saioaren ostean, Lemoako Udalak kalistenia instalazinoak erabilteko klasea antolatu dau. Gaur, hilak 24, izango da saioa 19:00etatik 20:00etara. Hamasei urtetik gorakoek hartu leikie parte eta izena aldez aurretik emon behar da 674 945 426 (Aitor) telefonoan.

Klasean instalazino mota bakotxaren ezaugarriak eta bakotxean egiteko ariketa desbardinak erakutsiko ditu aditu batek. Holan, erabiltzaileak euren kontura joan ahal izango dira gaurtik aurrera, ariketa egokiak zeintzuk diran jakinda.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!