txirrindularitzea

Lemoako txirrindulariek Mirador del Chivora egingo dabe urtekerea

Asier Abrisketa 2024ko eka. 24a, 11:42

Lemoa Txirrindulari Elkartearen urtekeretako baten artxiboko irudia.

Gaur da zapatuko urtekeran izena emoteko atzen eguna, lemoate@hotmail.es helbidera idatzita.

Lemoa Txirrindulari Elkarteak urtekerea antolatu dau bagilaren 29rako, zapatua. Goizeko 07:00etan Arlonagusia futbol zelaiko aparkalekuan gelditu eta Mirador del Chivora (Kantabria) abiatuko dira, bertako mendiko portua bizikletaz igoteko. Izena gaur arte, hilak 24, emon daiteke lemoate@hotmail.es helbidera idatzita. Bazkideentzako prezioa 50 eurokoa da eta 60 eurokoa gainontzekoentzako.

Portu hau udan bakarrik dago zabalik eta itsas gaineko 1.992 metrotan amaituta, Kantauriar mendietako asfaltautako errepide garaiena da. Txirrindularitza munduan, kategoria bereziko bidea da eta 2015ean La Vueltako etapa amaierea be hartu eban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!