eskolea

Eskolako Jaia ospatuko da gaur Lemoan

Asier Abrisketa 2024ko eka. 21a, 12:33

Erakusketak, jantzak, pailazoak, musikea, jana eta edana egongo dira 17:00etatik aurrera ikasturtearen amaierea ospatuteko.

Gaur, hilak 21, da aurtengo ikasturteko atzen klase eguna eta hau ospatuteko, Eskolako Jaia ospatuko dabe Lemoako eskolako aterpean. Arrastian zehar hainbat ekintza egingo ditue eta horrezaz gain, arte ikasleen erakusketea, jatekoa eta edatekoa egongo da arrasti osoan zehar.

Jaia 17:00etan hasiko da, gimnasia erritmiko erakustaldiagaz, kiroldegian. Jarraian, 17:30ean, Txikirritmokoen jantza emonaldia egongo da ikusgai. 18:00etan ostera, Potx eta Lotx pailazoek Aireportuan ikuskizuna taularatuko dabe. Hau amaituta, 19:00etan, DBH-koek mikro irekia izango dabe eta jaiari amaierea emoteko, 20:30ean, Kittu taldeak jantzan ipiniko ditu bertaratutakoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!