Galdetegiaren bitartez beharrizak identifikau, talde eragilea sortu eta batzarrak egiten hasita dagoz Lemoako eskolako patioa barriztu eta inklusiboago egiteko. 2024-2025 ikasturtean zehar osotuko da diseinua eta lanak 2025eko udan egitea espero da.
HH, LH eta DBHko ikasleek konpartiduten dabe patioa eta eskolako ordutegia amaitutakoan, hainbat kultura eta kirol ekintza egiten dira herritarrentzat. Erabiltzaile honeek guztiak kontuan izanda osotu da patioaren eraldaketarako talde eragilea eta Maraka zerbitzuak diseinetako kooperatibearen gidaritzapean, ekin deutsie prozesuari. Talde eragilean, guraso alkarteko kide bat, eskolako zuzendaritzakoa, irakasle bat, Haur eskolako bat, jai batzordekoa, herritarrak eta politikariak dagoz. Arkitektoak be parte hartzean dau batzarretan.
Esther Iturrioz alkatea: “Helburua danontzako patioa egitea da, inklusiboa. Premina batzuk identifikau dauz udalak eta familia batzukaz parau da hartu-emonetan. Eskolan barruan eta herrian egiten da lanketea”.