halterofilia

Espainiako halterofilia txapelduna izan da Bruno Soto

Asier Abrisketa 2024ko eka. 11a, 13:39

Bruno Soto, erdian baltzez, urrezko dominagaz.

Lemoaztarrak Ourensen lortu dau urrezko domina eta errekorra gainditzea; holan, estadu mailako bederatzi titulu lortu ditu hogei urtegaz.

Bruno Soto Fernandez lemoaztarrak Espainiako Federazinoen arteko Halterofilia Txapelketea lehiatu dau astegoienean Ourensen, Basauriko Urbi Halterofilia klubagaz, eta txapela jantzi dau 89 kiloko kategorian. Txapeldun moduan urtetea bakarrik ez, estaduko junior mailen arteko errekorra be hautsi dau.

Sotok 137 kilo altxau ebazan urtenaldien, 180 kilo denpora bikotxean eta osoko olinpiko proban, 317 kilo. Denpora bikotxeko proban lortutako markeagaz lortu dau errekor barria. Hogei urte bete barik dituala, estadu mailako bederatzi titulo ditu lemoaztarrak. Honeri gehitu behar jako, urte eta erdi egin dauzala geldian, 2022ko Europako Txapelketan lesino bat sufridu ostean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!