ipuin kontalaria

Umeentzako ipuin kontaketea egongo da bihar Lemoako Kotxepin Kultur Etxean

Bea Azpiri 2024ko eka. 11a, 13:19

Ameli eta Xirrikituen jostunek-en eskutik, Ez esan inori kontaketa musikatua entzun ahal izango dabe 3 eta 5 urte bitarteko umeek 18:00etan.

Bihar, hilak 12, eguaztena, 18:00etan, Amaia Elizagoien ipuin kontalariak eta Irati Celestino musikariak, Ameli eta Xirrikituen jostunek bikoteak, Ez esan inori hiru eta bost urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketa musikatua egingo dabe Lemoan. 

Udabarriaren bueltako ipuinak izango dira, arbasoen ohituren ingurukoak “baina gu euren istorioetan murgilduko gara, gure ipuinetatik bidaiatuko dogu eta bidea abentura bat izango da" dinoe taldekoek sinopsian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!