antzerkia

Pajaros pintados konpainiak 'Olaiaren lorategia' dakar Kotxepinera

Asier Abrisketa 2024ko eka. 11a, 10:41

Hilaren 15ean, zapatua, 18:30ean ikusi ahalko da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean oroitzapenak oinarri dituan ikusle guztientzako antzezlana.

Pajaros pintados konpainiaren Olaiaren lorategia objektuakaz egindako publiko guztientzako antzezlana da. Hainbat itaun planteauta, modu poetikoan, ausentzien gainean egiten dau berba: "Non geratzen da bizi izan doguna? Non geratzen dira gure oroitzapenak? Nora doaz gure lagun maiteak hilten diranean? Zelan bizi doguz galera honeek?"

Holan, Olaiaren oroitzapen garrantzitsuenak lorategi batean dagoz landatuta eta landare horreent bitartez datoz bueltan oroitzapenak. Kotoiak maskotea dakar gogora, geranioak amama eta mahats-parrek, gurasoak.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!