merkatariak

Domekan amaituko da Lemoako komertzioetan euskerearen erabilerea saritzeko kanpainea

Asier Abrisketa 2024ko eka. 7a, 09:45

700 sari baino gehiago banatuten dira herriko 25 komertziotan eta kanpainea amaitzerakoan, Urduñako bainuetxean bi personarentzako egonaldi bikotxa zozketauko da.

Maiatzaren 20an hasi zan eta bagilaren 9an, domekea, amaituko da Lemoan, eskatu euskaraz eta saria irabazi! kanpainea. Bertan, 25 saltoki, zerbitzu eta tabernek hartuten dabe parte eta 700 sari egon dira euskeraz eskatu dabenentzako. Gainera, kanpainea amaitzerakoan zozketea egongo da eta sari bi banatuko dira: Urduñako bainuetxerako egonaldiak.

Parte hartu daben komertzioak Amalur, Amorrortu jatetxea, Arraibigane, Atxeta taberna, Bizkarra okidengia, Ezkur, Farmazia, Geltokia taberna, Herradura taberna, Intzuntza harategia, Iratxe Ruiz ileapaindegia, Josier mertzeria, Kresala taberna, Lemoa DOner Kebab, Batzokia, Lemoa Frutategia, Lemones jatetxea, Lur 2000, Luzea ileapaindegia, Mailuki taberna, Ortuzar arraindegia, Sorgina gozo denda, Tresnak eta Tximeleta dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!