eskolea

Domekara arte emon daiteke izena datorren ikasturteko Lemoako oinezbusean

Asier Abrisketa 2024ko eka. 7a, 08:59

Lemoako eskolara ikasleak oinez joateko dobako begirale zerbitzurako izen-emotea galdetegi baten bitartez egin daiteke.

Oinezbusa Lemoako eskolara ikasleak oinez joateko dobako zerbitzua da, begiraleen bitartez antolatzen dana. Datorren ikasturtean be, 2024-2025, egongo da zerbitzua baina ikasturte hau amaitu aurretik emon behar da izena, bagilak 9 da atzen eguna. Izena galdetegia beteta emon daiteke. Zehaztasunak 672 618 665 telefonoan emongo ditue Eragintzako begiraleek.

Ibilbide bi dagoz, bata Pozueta, Intzuntza, Lehendakari Agirre eta estazinoko zubiaren errotondatik pasetan da eskolara arte; bestea, Txiriboketa eta Arraibitik doa ikastetxea. Ibilbide bakotxean 25 ume onartuko dira eta hau zozketa bitartez ebatziko da, bagilaren 12an. Zozketan hainbat irizpide izango dira kontuan: erroldea, behar bereziak dabezan umeak eta neba-arrebak batera joatea. Zozketan zerrendatik kanpo geratu diran ikasleak itxaron zerrendan sartuko dira.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!