Amaitzear dago aurtengo denporaldia eta Lemoako Eskupelota Taldea datorren denporaldia antolatzen dabil daborduko. Holan, 2024-2025 denporaldian klubaren parte izateko galdetegia zabaldu dau. Aurten bost urte betetan dabezan umeak dira onartuko diran gazteenak, beraz, 2019 urtean eta aurretik jaiotakoak izango dira ondo etorriak. Zehaztazunak eta zalantzak, 689 933 775 eta 647 154 156 telefonoetan argituko dira.