Lemoako Harrobi futbol taldearen aurtengo ibilbidea ospatuko dabe lemoaztarrek Harrobi Egunean, bagilaren 8an, zapatua. Arlonagusia zelaian izango da kirol jaia, goizean zehar, eta klubetik, taldearen koloreakaz jantzita hurbiltzeko deia egin dabe.
Hasteko, ume eta gaztetxoen taldeen partiduak jokatuko dira. Gero, talde guztietako jokalarien argazkia aterako da, "Harrobi gu gara" lelopean. Amaituteko, Lemoako Harrobi nagusien taldearen eta Harrobi Legends beteranoen arteko partidua egongo da ikusgai.
Egitaraua:
- 09:15ean, Jubenil A vs. Padura B (Txapeldunen Kopa)
- 11:15ean, Futbol Eskola
- 11:45ean, Benjamin eta Alebinak
- 12:15ean, Infantilak
- 12:45ean, Harrobi gu gara! argazkia
- 13:00etan, Harrobi Legends vs. Lemoako Harrobi
- 15:00etan, festa amaierea
Zuzendaritza batzorde aldaketea
Gaurko Lemoako Harrobiren zuzendaritza batzordeak lau urte egin ditu jardunean, beraz aldaketea egingo da, estatutuek adierazoten daben moduan. Holan, maiatzaren 24an zabaldu zan batzorde barria osotuteko hautagaiak aurkezteko epea eta bagilaren 14ra arte egongo da zabalik aukerea. Hautagai izan gura dabenek, lemoakoharrobitaldea@gmail.com helbidera idatzi leikie.