musikea

Korrontzik kontzertua eskainiko dau Lemoan barikuan

Bea Azpiri 2024ko eka. 5a, 09:35

Bere 20. urteurreneko biran, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean egingo dau geldialdia folk taldeak barikuan, hilak 7, 20:00etan.

Igazko abenduan hasita, Lemoakoa, birako 24. Kontzertua izango da, Arratian egingo dauan bakarra eta ostean, beste 31 kontzertu daukiez programauta urtea amaitu arte. Urteurrena ospatuteko, 20 izeneko disko-liburua kaleratu dau Korrontzik, nazinoarte mailako 10 diskoren onenen artean sartu eban aprilean World Music Charts Europe-k. Kantu honeek joko ditue Lemoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!