jaia

Kalejirak eta herri bazkaria egongo dira Lemoako Euskal Jaian

Bea Azpiri 2024ko mai. 29a, 13:03

Zapatuan, bagilak 1, izango da Euskal Jaia eta 13:00etik iluntzera arte, kaleko musikeak girotuko dau herria: Triki Piu Pand eta Eingo.

Jaia 13:00etan hasiko da Arraibitik. Zornotzako Triki Piu Pand taldeak lagundutako poteo musikatuagaz. Herri bazkaria 15:00etan izango da udaletxeko plazan; euria bada udaletxeko aterpean. Arrastian, 19:00etan, udaletxetik hasita, Eingo taldea bere kantu eta jantza ibiltariakaz ibiliko da herritik jentea eurekaz batera kantuan eta jantzan egitera animetan. 20:00etan, afari zerbitzua eskainiko dabe Elkartrukeko gazteek Elizondon eguraldi ona bada eta Atxetako arkupeetan, txarra egin ezkero.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!