pailazoak

Bihar, clown ikuskizuna egongo da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean

Bea Azpiri 2024ko mai. 28a, 10:20

Eguaztenean, hilak 29, 18:00etan, Itziar Sainz de Ojek, Pituxa clowntu kontari umeentzako ikuskizuna eskainiko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean

Eguaztenean, hilak 29, 18:00etan, Itziar Sainz de Ojek, Pituxa clowntu kontari umeentzako ikuskizuna eskainiko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Formatu txikiko clown antzezlan honetan ipuinak, kontuak, kantuak, umorea eta publikoaren parte-hartzea buztartzen dira.

Sinopsia

Pituxa pozik dator, ohore handia dalako beretzat ipuinak kontetan etorteko deitu izana. Baina bere poza atoan zapuztuko jako ipuinak kontetan ez dakiala gogoratzen dauanean. Zer egin? Zelan egin aurre egoera honeri? Beragaz batera dakarren maleta handia eta publikoa ezinbestekoak izango ditu lan honetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!