Ibaizabal Parkeko adineko personentzako kirol makinak erabilten ikasteko klasearen ostean, Lemoako Udalak kalistenia instalazinoak erabilteko klasea be antolatu dau. Gaur, hilak 27, izango da saioa 19:00etatik 20:00etara. Hamasei urtetik gorakoek hartu leikie parte eta izena aldez aurretik emon behar da 674 945 426 (Aitor) telefonoan.
Klasean instalazino mota bakotxaren ezaugarriak eta bakotxean egiteko ariketa desbardinak erakutsiko ditu aditu batek. Holan, erabiltzaileak euren kontura joan ahal izango dira gaurtik aurrera, ariketa egokiak zeintzuk diran jakinda.