Maiatzaren 25ean, zapatua, Lanku antzerki konpainia Lemoako Kotxepin Kultur Etxean izango da, Itzal(iko) bagina ikuskizuna aurkezten. Oinarria bertsolaritzan daukan emonaldi honek, egungo sistema indibidualisteari kritikea egiteko helburua dauka, itzal-jokoen bitartez. Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao egongo dira oholtzan.
Antzezlanaren tramak, bertsolaritzearen munduko hiru personai bakardadetik kolektibora eroango ditu. Barruan dituen itzalen eta kanpoko errealidadearen linboan alkar ikusten ikasiko dabe. Bertso munduan kokatutako istorio bat izan arren, ez dau bertsoaz berba egiten, harago doazen auzi sozialetara salto egin gura dau: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia...