ikastaroa

Parke Bio-osasungarriko makinak erabilteko klasea emongo da Lemoan

Asier Abrisketa 2024ko mai. 21a, 17:24

Eguaztenean, 10:00etan izango da klasea Ibaizabal Parkean. Parte hartzeako izena emon behar da 674 945 426 telefonoan.

Lemoako Ibaizabal parkean adineko personentzako kirol makinak dagoz oin dala hilabete batzuk ipinita. Honeek behar dan moduan erabilteko, garrantzitsua da bakotxaren funtzionamendua ezagutu eta gorputzaren zein parte indartzeko diran jakitea.

Beraz, Lemoako Udalak honeek erabilten ikasteko klase bat antolatu dau biharko, hilak 22. Makinak dagozan lekuan da hitzordua, 10:00etan. Gitxi gora-behera ordu batez, aditu bat egongo da bertan hurreratzen diranei azalpenak emon eta praktikan ipinten lagunduteko. Izena aldez aurretik emon behar da 674 945 426 telefonoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!