jaiak

Lemoak abiatu dau jaietarako kartel lehiaketea

Asier Abrisketa 2024ko mai. 21a, 12:39

Bagilaren 3ra arte aurkeztu daiteke bakotxaren kartel proposamena udaletxean, goizeko ordutegian.

Lemoako jaiak hasi dira prestaketa prozesuan. Garagarrilaren 26tik 31ra izango dira jaiak eta Jai Batzordea "buru-belarri" dabil lanean. Herritarrei delegautako lanen artean, kartel ofizialaren portadea dago. Hau egiteko martxan ipini dabe kartel lehiaketea eta lan irabazlea izango da egitarauaren portadea.

Lanak bagilaren 3ra arte aurkeztu daitekez udaletxean goizez, 08:00etatik 14:00etara. "Lemoako jaiak 2024" esaldia agertu behar da derrigorrez eta kartelak egilearen sinadura barik aurkeztuko dira. A4 neurrian eta orientazino bertikalean egin behar dira kartelak. Eskuz zein ordenadorez egindako lanak onartuko dira.

Mozorroak

Jai Batzordearen zereginetako bat txupinazo eguneko mozorroen gaia ebaztea izan da. Jakinarazo dabenez, aurtengo gaia kolore beilegia izango da. Holan, lemoaztarrek badaukie disfraza prestatuten hasteko gakoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!