futbola

Zabalik dago Lemoako Harrobiren udako campuserako izen-emotea

Asier Abrisketa 2024ko mai. 20a, 14:49

Bagilaren 24tik garagarrilaren 5era izango da campusa Arlonagusian. Izena maiatzak 31 baino lehenago emon behar da galdetegian.

Aurtengo udan be, Lemoako Harrobi futbol taldeak herriko gaztetxoentzako futbol campusa antolatu dau. Arlonagusia zelaian egingo da txanda bitan, bagilaren 24tik 28ra eta garagarrilaren 1etik 5era; txanda biak edo bakarra aukeratu daitekez. Izena 2011tik 2018ra (biak barne) jaiotako neska-mutilek emon leikie hurrengo galdetegian. Ez da beharrezkoa gaztetxoek Lemoako Harrobin jokatutea.

Aste bakarra aukeratu ezkero, 100 euro ordaindu beharko dira eta aste bietan izena emonda, 180 eurokoa da prezioa. Galdetegia bete ostean, ordainagiria zelaian dagoan bulegoan edo emailez bialdu behar da eneko.coordinador@gmail.com helbidera.

Campusean, futbolaren inguruko ekintzak zein bestelako jolasak egingo dira, begiraleen gidaritzapean. Ordutegia goizekoa izango da, 09:00etatik 14:00etara, baina urtekera egunak be egongo dira. Egun honeetan, arrastira arte luzetuko da ordutegia.

Informazino gehiago behar izan edo zalantzak argitu gura izan ezkero, 690 190 738 (Eneko) telefonora deitu daiteke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!