Trakamatraka konpainia "musikea eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituan proiektua" da, euren webgunean azaltzen dabenez. Holan, atzen ekoizpenetako bat da Atraka ma non troppo. Hau Lemoako Kotxepinen egongo da ikusgai maiatzaren 17an, 18:30ean.
Ikuskizun musikal hau Jon Urrutiak zuzendu eta taularatzen dau. Bertan gizarteak baztertutako objektuei bizi barri bat emoten jakie. "Jazz erritmoko mahukak, didgeridoo bihurtzen diren jogurtak, jota kutsuko maionesaren tapak, erritmo afrikarrez betetako kuboak, melodia kutsakorrak sortzean dituen hodiak..." adibide batzuk baino ez dira. Familia osoarentzako da egokia, zientzia, artea, teknologia eta energia barriztagarriak buztartzen baitira, besteak beste.