Eguenean, hilak 9, Arratiako Musika Eskolako ikasleen kontzertuak egongo dira Kotxepin Kultur Etxean. Saio bi eskainiko ditue; lehenengoa 18:00etan eta bigarrena, 19:00etan.
Barikuan, talo tailerra eta zirku ikuskizuna egongo dira. Arratiako Berbalagun egitasmoak egingo dau talo tailerra 17:00etan Kulturguneko plazan eta Zirkozaurre konpainiak zirkua eta euskal musika tradizionala batzean dauzan Harreman ikuskizuna eskainiko dau 18:00etan, Elizondoko plazan.
Zapatuan, eguerdiko 12:00etan hasiko dira Kotxepin Kultur Etxeko atzeko landan eta lorategian Lemoakustik Fest jaialdiko kontzertuak. Arratia Musiko Eskolako taldeak, Jon Moma, Lorelei Green, Maria Vaquerizo, Aimar eta The Last Hidden Fox izango dira bertan joko daben musikari eta taldeak.
Amaitzeko, domekan, Gerra Zibileko memoria gordetzen dauan Lemoatxa 1937 PR-BI156 ibilbidea egiteko aukerea egongo da. Hitzordua 09:30ean da Lemoako 1936ko Gudarien parkean.