Udalak antolatutako Lemoa Aktibo erronkeari hasikerea emoteko, astelehenean, hilak 29, egingo da honen aurkezpen ofiziala Kotxepin Kultur Etxean, 19:00etan; pintxo-potea be egingo da amaitukeran. Erronkan, hilabetero hogei personek Lemoatik zehar kokatu diran objektu birtualak topau beharko ditue eta gero, bertan dagozan argibideak jarraitu beharko dira sariak lortzeako.
Erronkan parte-hartzeako, izen-emotea doban da Active City aplikazinoa deskargau eta bertatik izena emonda edo 674 945 426 (Oingabiz) telefonora idatzita. Gero, aplikazinoa deskargau, hilabetea aukeratu eta erronkeagaz martxan ipini daitekez interesdunak, bertako jarraibideak jarraituta.