Lemoako belaunaldien arteko jaia ospatuko da zapatuan

Asier Abrisketa 2024ko api. 25a, 12:23

Lemoako Udalak, Lemoatx Jubiladu eta Pentsiodunen alkarteak, Karabie Gaztetxeko asanbladak eta Durundibarri Dantza taldeak antolatu dabe jaia alkarlanean.

Datorren astelehenean, aprilak 29, ospatuten da Belaunaldien arteko Elkartasunaren eta Lankidetzaren Europako Eguna. Honegaz lotuta, lemoaztarren aurten be antolatu dabe herriko belaunaldien arteko eguna. Aprilaren 27an, zapatua, izango da jaia.

Eguerdian hasiko da jaia, 12:00etan, Durundibarri Dantza Taldearen jantzaldiagaz. Hau amaituta, eskolatik abiatuko dira gazte, heldu eta adinekoak batera poteoan herriko tabernetatik. Eskolara bueltau eta bertan egingo da bazkaria, paelleak eta euskal pastelak osotuten dabe menua. Bazkalostean bingoa egongo da eta 18:00etatik aurrera, erromeriak girotuko dau arrastia. Txokolatea be zerbitzauko da.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!