udalekuak

Isabara joango dira Lemoako gaztetxoak udalekuetan

Asier Abrisketa 2024ko api. 25a, 10:08
Isabako Asolaze kanpinean egingo dabe egonaldia gazte lemoaztarrek.

Maiatzaren 6ra arte emon daiteke izena, bagilaren 24tik 28ra egingo diran 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako udalekuetan.

Lemoako Gaztelekuak antolatuta, hamabi eta hamasei urte bitarteko gazte ugari udalekuetan joango dira Isabara, bagilaren 24tik 28ra. Asolaze kanpinean egingo dabe egonaldia eta egunean ekintza zehatz bat egingo da. Holan, Belarbatzeko urjausia, Ibon kobazuloa eta Arrako trikuharria ezetuko ditue besteak beste. Horrezaz gainera jolasak, kirol ekintzak, gaubelak eta denpora librea be izango ditue gazteek.

Udalekuan 40 gazterentzako plazak dagoz eta izena gehiagok emon ezkero, zozketea egingo da. Formularioaren bitartez izena emoteko atzen eguna maiatzaren 6a da eta egonaldiaren prezioa 30 eurokoa da. Informazino gehiago behar izanez gero, lemoakogaztelekue@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!