bakarrizketea

Jon Plazaolak umorezko bakarrizketea egingo dau Kotxepinen

Asier Abrisketa 2024ko api. 19a, 23:09

Zapatuan 20:00etan Lemoako Kultur Etxean aurkeztuko dau Plazaolak Tu-Tum, Platz! bakarrizketea.

Aprilaren 20an, 20:00etan, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean izango da Jon Plazola aktore eta umoregilea, Tu-Tum, Platz! umorezko bakarrizketea lemoaztarrei aurkezten. Txalo Produkzioak-en lan hau 2023an estreinau zan, Plazaola taula gainean bere lehen agerraldia egin ebanetik 23 urtera.

Jon Plazaola urretxuarra “bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun barriagaz. Taula gainean bere lehen agerraldia egin ebanetik 23 urte pasau dira eta barriro be stand up formatuko bakarrizketeari heldu deutso; hori bai, 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete izango dogu jakiteko ardao ona legez urteen podesuz hobera egin dauan ala ardao txarra legez ozpindu egin dan” azalduten dau sinopsiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!