Lemoako Udalak antolatuta, hurrengo bariku bietan Komunikazio Ez Bortitza berbaldi zikloa eroango da aurrera. Euskeraz izango dira berbaldiak, 16:30etik 20:30era Kotxepin Kultur Etxean. Hizlaria Nerea Mendizabal izango da, Psikopedagogia eta Gizarte Hezkuntzak ikasketak egin ditu eta komunikazino ez bortitzean aditua da, Center for NonViolent Communication-en aritu ostean.
Ikastaroa Marshall Rosenberg.ek garatutako komunikazino ereduan oinarrituko da. "Modu praktikoan gugaz edo besteakaz komunikatzeko, norbere sentimentu eta beharrak adierazoteko eta bestearen jarrera desatsegina entzun eta ulertzeko aukerea emoten deusku" eredu honek. Holan, "egoera gatazkatsuak kooperazino eta eta errespetutik konpontzeko; ez epaiketa eta min egitetik".