garraioa

BideOn Arratian zerbitzua aurkezteko berbaldia egingo da Lemoan

Asier Abrisketa 2024ko api. 16a, 10:38

Lemoatx alkartearen lokalean izango da garraio zerbitzuaren gaineko berbaldia gaur, hilak 16, 17:00etan.

BideOn Arratian proiektua fase pilotuan dago, Bizkaiko Foru ALdundiak 900.000 eurogaz finantziauta eskualdean identifikau dan garraio eta mobilidade arazoari aurre egiteko helburuagaz. Unibersidadeko ikasle arratiarrak, etxetik Bizkaiko Campuseko fakultadeetara edo hurren dagoan garraio publikora eroateko; eta 65 urtetik gorakoak herriguneetatik urrun dagozan etxeetatik herriguneetara edo Galdakao-Usansoloko Ospitalera eroaten dira.

Eskaripeko garraio zerbitzu hau herritarrei aurrez aurre ezetu arazoteko antolatu da Lemoan egingo dan aurkezpena. Bertan, zerbitzuaren ezaugarri nagusiak azalduko dira, bai eta herritarren galdera eta zalantzak argitu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!