Lemoako belaunaldien arteko bazkarirako txartelak salgai dagoz

Bea Azpiri 2024ko api. 16a, 10:21

Barikura arte, hilak 19, erosi daitekez Lemoako Jubiladuen Etxean edo Karabie Gaztetxean, aprilaren 27an egingo dan belaunaldien arteko bazkarirako txartelak.

Belaunaldien arteko Elkartasunaren eta Lankidetzaren Europako Eguna aprilaren 29an ospatzen da. Horren harira, Lemoako Udalak, Lemoatx Jubilatu eta Pentsiodunen alkarteak, gaztetxeko asanbladeak eta Durundibarri Dantza Taldeak, aurreko zapatuan ospatuteko egitaraua prestatu dabe alkarlanean. Jantzak Durundubarri jantza taldearen eskutik, poteoa, bazkaria, bingoa, txokolate-jana eta erromeria dira egun horretan gazteak eta edadekoak batuko dituen jarduerak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!