literaturea

Euskeraz irakurteko ekimena abiatu dau Lemoako Liburutegiak

Asier Abrisketa 2024ko api. 10a, 11:01

Maileguan hartzen dan euskerazko liburu bakotxeko, hainbat sari lortzeako zozketan parte-hartuko dabe liburutegiko erabiltzaileek.

'Irakurri euskeraz, biderkatu euskerea' ekimenari esker, Lemoako Liburutegian sariak lortu daitekez euskerazko liburuen maileguakaz aprilaren 23ra arte. Izan be, maileguan hartzean dan liburu bakotxeko, sarien zozketan sartuko dira irakurle euskaldunak. Kotxepin lagun harpidetza bi, Gaztezulo aldizkariko harpidetza bi, Berrialagun izateko harpidetza bi eta Ebook bat dira zozketaren bitartez lortu daitekezan sariak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!