Hiru gutunazalek osotuten dabe aurkeztu beharrekoa. Baten, administrazino agiriak sartu behar dira; beste baten, balio judizioen bidezko dokumentazinoa; hau da, negozio planaren proposamena, instalazinoak manteniduteko eta garbituteko plana eta jarduerearen kudeaketan ipini beharreko ingurumen neurriak. Hirugarren gutunazalean, eskaintza ekonomikoa eta Baldintza Teknikoen Pleguan erretiratuentzat zehaztutako prezioen gaineko %15eko gitxieneko deskontua hobetuten dauan eskaintzea.