Aurtengo udan be Auzoladegiak programako gazte boluntarioak Lemoatxeko lubakietan ibiliko dira lanean; Gerra Zibileko guda-zelaian hain zuzen be. Memoria historikoaren eremua manteniduteko helburuagaz, lubakiak musealizatzen jarraituko dabe besteak beste, denporan iraungo daben zakuak jarrita.
Lana, Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzenduko dau eta garagarrilaren 22tik abuztuaren 4ra egongo dira bertan hogei bat gazte boluntario, goizez. Izan be, arrasti eta astegoienetan inguruak ezetu zein Lemoatxeko memoria historiko landuteko ekintzak egingo ditue.
Auzolandegiak
Auzolandegiak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa da, Euskal Herrian zein estadu mailan, gazteek indusketa arkeologiko eta ondasun materialaren mantzentze lanetan aritzeko. Programea 14 eta 26 urte bitarteko gazteentzako dago zabalik eta aurreinskripzinoa, zabalik dago aprilaren 18ra arte, Auzolandegiak-en webgunean.