ipuin kontalaria

Ixabel Agirresarobek umeentzako ipuinak kontauko ditu Lemoan

Asier Abrisketa 2024ko mar. 19a, 16:58

Bihar, hilak 20, izango da Kotxepin Kultur Etxean sei eta bederatzi urte bitarteko umeentzako kontaketea, 18:00etan.

Ixabel Agirresarobe aktore eta ipuin kontalariak, Argi ibili  izenpeko errepertorio desbardinak ditu umeen adinaren arabera. Bihar, eguaztena, sei eta bederatzi urte bitarteko umeentzako aproposak diran ipuinak kontauko ditu Kotxepinen, 18:00etan.

Ixabel Agirresarobe

Ixabel Agirresarobe Arzallus (Usurbil, 1971) aktorea eta ipuin kontalaria da. Antzerki ikasketak egin ebazan Donostiako Antzerti eskolan eta umeentzako kale antzerkian ibili izan da Hankagorri eta Gorringo taldeakaz. Beste batzuen artean, Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanean hartu eban parte. 1991tik dabil aretoetan ipuinak kontetan eta ETB1eko Ipupomamua saioan hartu eban parte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!