karabie gztx

Jake Mate kuadrillen arteko erronka jokoa antolatu dau Karabie Gaztetxeak

Asier Abrisketa 2024ko mar. 18a, 10:59

Gaur, hilak 18, da taldeka izena emoteko atzen eguna. Gero, taldearen bideo aurkezpen bat egin eta barikuan hasiko dira erronkak.

Lemoako Karabie Gaztetxeak 25 urte beteko ditu aurten, urrietan haiz zuzen be. Holan, giroa berotuten hasteko urteurren egunera arte iraungo dauan Jake Mate txapelketea antolatu dabe. Aspaldi antolatuten zan lez, kuadrillen arteko erronka jokoa izango da Jake Mate.

Holan, antolatzaileen erronka desbardinak planteuko ditue datorren hileetan. Kuadrillaka erronka honeek egin eta puntuak pilatuten joatea da helburua. Urrian, 25. urteurreneko jaian jokatuko da Jake Materen finala.

Izen-emotea

Izena emoteko atzen eguna martiaren 18a da, galdetegiaren bitartez egin daiteke hau. Izena emon ostean, eguenera arte egongo da kuadrilla bakotxak taldea aurkezteko bideo bat aurkeztuteko. Ondoren, barikuan jakinarazoko da lehen erronkea, Korrika Lemoatik pasauko dala-ta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!