musikea

Harribitxi taldeak kontzertua eskainiko dau Lemoan

Asier Abrisketa 2024ko mar. 14a, 10:48

Bihar, hilak 15, taularatuko dau Harribitxi taldeak Kotxepin Kultur Etxean Deiadar disko propioa, 20:00etan.

Aitor Urkiza eta Iker Alvarez musikariek osotutako taldea da Harribitxi eta euren lehenengo estudioko diskoa da hamar kantu propiok osotuten daben Deiadar. Hau, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean aurkeztuko dabe martiaren 15ean, barikua, 20:00etan.

Harribitxi taldeak euskal musika tradizionalean zuztartutako musika garaikidea egiten dau, instrumentu ugariren laguntzeagaz. Holan, txistuaren soinua danbolin, bonbete, ttun-ttun, pandero, shruti box indiarra, glockenspiel, gitarra, mandolina eta ez ohikoak diran beste hainbat musika tresnagaz buztartuten dabe.

“Txistuaren eta musika tradizionalaren garaikidetasuna eta izaera bizia aldarrikatzen dauan bikote artistikoa gara. Gure ikusmira artistikoa txistuaren erabilera barrien bilaketan, txistulari duoaren sustaketan eta sormen berriko musika tradizionalean oinarritzen da"

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!