obrak

Elizondoko frontoi barria eregitearen alde agertu dira lemoaztarrak

Asier Abrisketa 2024ko mar. 8a, 11:34

Bi ereduen artean, B aukera urten da irabazle. Harmailen orientazinoa izan da ereduen arteko desbardintasun nagusia.

Baiezko 359 boto eta ezezko 84 botogaz egingo dau aurrera proiektuak. Gainera, frontoi eredu biren artean be egin izan da aukeraketea eta B aukerea urten da irabazle.

Lemoako Udalak Elizondo Barria proiektuaren inguruan egindako galdeketearen emoitzak argitara emon ditu, 443 lemoaztarrek hartu dabe parte. Batetik, proiektua aurrera atera edo ez galdetu da eta 359k (%81) emon dau baiezkoa. Bestetik, frontoi eredu biren arteko aukeraketea egin da eta B aukerak atera ditu boto gehien, %73 hain zuzen be.

Beraz, Elizondo auzoan frontoi ireki barri bat egingo da, beti zabalik egongo dana. Honen lizitazinorako aurrekontua, 552.172,15 eurokoa izango da eta espero da, zortzi hiletan egitea aurrera proiektuak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!