antzerkia

'20.000 legoa itsaspeko zaborretan' umeentzako antzezlana taularatuko da Lemoan

Asier Abrisketa 2024ko mar. 6a, 12:05

Julio Verneren eleberrian oinarritutako antzezlana Kotxepin Kultur Etxean egongo da ikusgai zapatuan, 18:00etan.

Martiaren 9an, zapatua, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean 20.000 legoa itsaspeko zaborretan antzerkia taularatuko dau Txalo Produkzioak konpainiak. Obra hau, umeentzako egokituta eta euskeratuta dago, Julio Verneren liburua oinarri hartuta. Itsasoko kutsaurearen arazoa ipinten dau mahai-gainean antzezlanak. Begoña Bilbao da zuzendaria eta aktore lanak, Alfonso Diez eta Aitor Fernandinoren esku dagoz.

Sinopsia

Itsas munstro izugarri batek alarma guztiak biztu ditu; bale handiena baino handiagoa, ziztu baten uger egiten dauana eta kolore askotan itxuraldatzen dan pizti honek ikara eta bildurra eragin ditu itsasoan dabizan marinelen artean. Ze pizti ikaragarri klase izan daiteken ikertzera abiatuko jaku itsasora Anorak, surflari trebe eta itsasozale amorratua.

Eta munstro baten partez, intenzino gaiztoko urpeko ontzi bat topatuko dau, Nemo kapitainak gidatutako urpekontzi malapartatu-zitala. Gure lagunak, ustegabean, itsas azpiko bidai luze bateri ekingo deutso, Nemo kapitainak gidatuta eta itsasoko barrunbeak ezagutuz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!