Lemoako Udalak haretx gazteak banatuko ditu gaur eta bihar

Asier Abrisketa 2024ko mar. 4a, 10:10

Udaletxean, 08:00etatik 14:00etara banatuko dira herritarren artean 200 haretx gazte. Zugatz Egunea, hilaren 17ra atzeratu dabe.

Lemoako Udalaren ekimenez, egunotan 200 haretx gazte oparituko dira udaletxean. Barikuan hasi zan banaketea eta gaur, hilak 4, eta bihar artean banatuko dira faltau diranak. Udaletxean goizez, 08:00etatik 14:00etara, eskatu daitekez arbola gazteak.

Horrezaz gainera, atzen asteburuetan eguraldi txarra egon dala-ta, barriro atzeratu da Lemoako Zugatz Eguna. Martiaren 17an, domekea, izango da hitzordua. Eskoletan 09:30ean geratu eta Pagotxuetara egingo da ibilaldia, ez da aurretik izenik emon behar.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!