korrika

Korrikaren materiala zozketatuko dau Lemoako merkatarien alkarteak

Bea Azpiri 2024ko ots. 27a, 17:03

Martiaren 1etik 15era, herriko komertzioetan bost eurotik gorako erosketak eginda sartu daiteke material moltsoen zozketan.

Oingo barikuan, martiak 1, hasita, eta hilaren 15era arte, herriko komertzioetan bost eurotik gorako erosketak egiteagaitik, Korrikaren materialez osotutako moltsoak zozketatuko ditu Lemoa Ureztatzen, Lemoako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetako alkarteak.

Alkartean dagoan komertzio bakotxean 3 moltso zozketatuko dira. Moltso bakotxean, Korrikaren kamisetea, frakak, motxilea eta agendea dagoz, besteak beste. Guztira mila eurotan balorauta dagozan 30 moltso zozketatuko ditu merkatarien alkarteak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!