Lemoako Udalak 2023ko aprilean jakinarazo eban, Eleizondo auzoan, eleizako plazan, frontoi bat eregiteko asmoa eukala, Lemoako Esku Pilota Elkartearen eskakizunez. Antxinako moduko estalgi bako frontoi bat egitea da helburua, inguruan integrauta eta danontzako beti zabalik egongo dana. Oin, auzoan be eragina izango dauanez, Elizondo Barri proiektu moduan bataiatu dabe ekimena eta hau diseinetako parte-hartze pozesua ipiniko da martxan.
Holan, zezeilaren 23an batzar irekia egingo da Tallarretako kiroldegiko frontoian, 17:30ean. Udalak, "inplikazinoa" bilatuten dau auzotarren aldetik, frontoia eregi behar dan ebazteko eta baiezkoa izan ezkero, hau zelango izango dan ebazteko. "Proiektuak tradizinoa eta modernidadea batzean ditu. Auzoa barriztatzea, pelota jolasetarako gune ireki barri bat sortzea eta irisgarritasuna hobetzea ahalbidetuko dau", azaldu dau udalak.