ipuin kontalaria

Umeentzako ipuin musikatua egongo da barikuan Lemoan

Asier Abrisketa 2024ko otsailaren 22a

Kotxepin Kultur Etxean izango da Pantzart konpainiaren Amilami ipuin kontaketa musikatuaren emonaldia, 18:30ean.

Barikuan, hilak 23, Pantzart konpainiak Amilami izeneko ipuin musikatua taularatuko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 18:30ean. Umeentzako emonaldi honek ilustrazinoa, musikea, ahozko narrazinoa eta usaimena buztartuten ditu, euskal eta Afrikako, zehazki Boli Kostako, kultura herrikoiak batuta.

Istorioa, Juan Cruz Igerabideren Amilami ipuinean dago oinarrituta eta tradizinozko laminen kontakizunetatik abiatuta, izaki fantastiko honek egungo gizartean kokatzen ditu. Guzti hau usain-bedarren, sehaska kanten, aho-korapiloen, proiekzinoen eta instrumentu desbardinen bitartez kontetan dau Pantzart konpainiaren produkzinoak.

Pantzart konpainia 2012an sortu zan eta euskal egileen testuetan oinarritutako ikuskizunak, “dramaturgia barritzaileagaz” ekoizten ditu. Inauterietako personaia da Pantzart eta konpainiak izen hori hartu ebala “Inauterietako kultura komikoa eta herri-barrea gure lanaren inspirazinoaren etenbako iturria” diralako dinoe euren webgunean. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!