Zapatu Kulturala ekimenaren barruan, hilaren 17an Xabier Amuriza bertsolari, idazle eta pentsalaria Lemoako Kotxepin Kultur Etxean izango da, Hau ezin duzue galdu errezitala lemoaztarrei eskaintzeko.
Xabier Amuriza bertsolari moduan da batez be ezaguna. Bersolaritzearen aro barriaren eragileetako bat da eta 1980ko hamarkadan, helduentzako bertso-eskola mobimentuaren sortzailea izan zan. Horrezaz gain, birritan jantzi dau Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela, 1980 eta 1982an. Gainera, politikaria izandako eta idazle oparoa be bada Amuriza, genero gehienak landuak dituana: eleberria, poesia, saiakerea, narrazinoa, biografia, itzulpena, kazetaritzea...