17. Logela ihes-gela dakar Lemoara Euskaraz Barra-Barra ekimenak

Asier Abrisketa 2024ko ots. 14a, 10:54

Asteburuan zehar egongo da ihes-gela ibiltaria Lemoan. Hamasei urtetik gorakoek talde txikietan antolatuta hartu leikie parte, izena aldez aurretik emonda.

Euskeraz Barra-Barra kanpaineraren eskutik, 17. Logela izeneko ihes-gela ibiltaria Lemoan izango da asteburuan, barikuko arrastitik domeka gauera arte Arlonagusia plazan. Parte hartzeako gehienez bost pertsonako taldeak egin behar dira eta taldekide guztiak izan behar dira hamasei urtetik gorakoak. Izena alde aurretik emon behar da euskarazbarrabarra.eus webguenean.

“Thotel lujuzko hotel kateak ehun urte daroaz euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren biribil honetan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko”

Ihes-gela ibiltari hau Euskal Herria osotik ibilten da mobimentuan, Euskaraz Barra-Barra egitasmoa buztartu eta gizartearen aktibazinoari bultzadea emoteko. Herritarrek euskeraz berba egin leikien guneak identifiketan dituan ikurra da Euskaraz Barra-Barra. Kontsumitzailea erdigunean jarri eta estres linguistikoa murrizteko helburuagaz, Euskal Herri osora zabalduko dan egitasmoa. Bertan euskal erakunde publiko zein pribadu ugarik, tokiko euskera batzordeek eta boluntario taldeek hartzean dabe parte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!