Arratiako AEKren Berbalagun taldeak antolatuta, II. Tostada Txapelketea jokatuko da Lemoan bihar, hilak 14. Lehen edizinoko arraskastea ikusita, euskaldun barri eta zaharrak euskerak aritzeko ekintzak antolatuten dauzan Berbalagun taldeak barriro animau ditu arratiarrak taldetan antolatu eta parte hartzera. Izena aldez aurretik emon behar da, arratia_berba@aek.eus helbidean.
Inauteri eta Garizumako postrerik eta goxoena egitea izango da helburua. Tresneria eta osogaiak norberak eroan beharko ditu baina mahaiak eta aulkiak, antolakuntzeak jarriko ditu parte hartzaileentzako.
