eskalada

Eskalada ikastaroak antolatu ditu Lemoako Udalak

Asier Abrisketa 2024ko ots. 8a, 10:29

Martitzen eta eguenetan izango dira entrenamendu saioak, talde bitan, hamabi eta hamasei urte bitartekoak batetik eta hamasei urtetik gorakoak bestetik.

Alex Txikon rokodromo barria inaugurau ostean, Lemoako Udalak hau erabili eta herrian eskaladea buztartuteko helburuagaz, eskalada ikastaroak antolatu ditu. Martitzen eta eguenetan, talde bi egondo dira, hamabi eta hamasei urte bitarteko gazteena eta hamasei urtetik gorakoena. Lehenengoen entrenatzeko ordua 18:00etatik 19:00etara izango da eta bigarrenenena, 19:00etatik 20:00etara.

Izena ohiko bideetatik emon daiteke, lemoa.net webgunean, kiroldegia@lemoa.eus helbidean edo 94 631 42 97 telefonoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!