dirulaguntzak

Lemoako Udalak 100.000 euro bideratuko ditu herriko alkarteak diruz laguntzeko

Asier Abrisketa 2024ko ots. 6a, 11:30

Lemoako udalerrian kultur, kirol, alkartasun eta ingurumen jarduerak egiten dituen erakunde eta alkarteek eskatu leikie dirulaguntzea.

Urtailaren 24an argitaratu zan Bizkaiko ALdizkari Ofizialean Lemoako alkarteentzako dirulaguntza deialdia. Oin, interesa daukien alkarteek, ordutik hogei eguneko epea daukie eskabideak aurkezteko. 100.000 bideratu ditu udalak, herrian kulturea, kirola, alkartasuna eta ingurumena buztartzen dabezan jarduerak egiten dituen erakunde eta alkarteentzako.

Proiektua eta eskabidea euskeraz aurkeztu beharko dira, edo euskeraz eta gaztelaniaz, eta, dirulaguntzak esleitzeko, hainbat erispide hartuko dira kontuan, besteak beste, euskararen erabilerea eta jarduereak gizonen eta andren arteko bardintasunaren sustapenean daukan eragina.

Esther Iturrioz, Lemoako alkatea: "Herriko alkarteek lan garrantzitsua egiten dabe, kohesino eragileak dira eta euren lanagaz jarduera aberasgarriak eskaintzen ditue guztiontzat".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!