Lemoa Ureztatzen alkarteak Lemoako merkatari, ostalari eta enpresa ugarik osotuten dabe. Honen bitartez, herriko merkataritzearen ikuspegi bateratua eta erakargarria sustauten dan, bezeroen leialtasuna bultzatu eta lemoaztarrek, herrian erosi eta konsumidutera animetako helburuagaz. Hau, Udalagaz batera ekimenak antolatuta egiten dabe, erosketa bonuen bitartez, berbarako.
Oin, Lemoa Ureztatzen aberastuteko helburuagaz, oindino parte ez diran merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresak alkartera batzeako kanpainea dago martxan. Atxikimendua adierazo eta alkarlanagaz hasteko, urtailaren 31ra arte emon daiteke izena lemoaureztatzen@gmail.com helbidera idatzita.