Imanol Ituño mago bilbotarrak umorea eta magia buztartuten dauan Magia parrastan aurkeztuko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Oingo zapatuan, 18:00etan izango da sei eta hamabi urte bitarteko umeentzako ikuskizuna. Bertan kartak, dadoak, bolak eta sokak erabilita Ituñok agerpen eta desagerpen trukuak egingo ditu umeen harridurarako.
"Zer da, txori bat? Hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da!" Baina...zer ete da Magia Parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko dozuena, magia parrastan, etenbarik, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenak eta desagerpenak hartuko dabe protagonismoa. Espektakulu parte hartzailea, dinamikoa eta magikoa. Espektakulu familiarra, guraso eta seme-alabentzako aproposa!"