Libe Garcia de Cortazar abeslari gasteiztarrak bihar, hilak 25, argitaratuko dau bere banakako hirugarren lan luzea, Azal ezten. Barikuan barriz, egingo dau diskoaren lehenengo zuzeneko aurkezpena eta hau, Lemoako Karabie Gaztetxean izango da. Sarrerea doban izango da eta 22:00etan zabalduko ditue gaztetxeko ateak.
Libek, bere esanetan, "rock malenkoniatsu eta iluna" egiten dau eta atzen hamarkadan, bi diska argitaratu ditu: Ihesaldi handia (2014) eta Ilargia erori da (2017). Bihar argitarauko dana, Azal ezten, izango da hirugarrena. Bakarkako proiektuaz gainera, Libe beste talde batzuekaz be egon da Euskal Herriko oholtzetan: Neubat, Sorkun, Izaki Gardenak eta atzenaldian, Pasadena taldeagaz.