Mendia

Annapurna Cold Peaks espedizinoa amaitutzat emonda, etxean da Alex Txikon

Asier Abrisketa 2024ko urtarrilaren 19a

Gaur eguerdian heldu da alpinista lemoaztarra Loiuko aeroportura, Annapurnako tontorra neguan zapalduteko saiakerea bertan behera itxi ostean: "Erabaki zaila izan zan, baina egokiena".

Alex Txikon alpinista lemoaztarrak amaitutzat emon eban Annapurna neguan igoteko saiakerea, haize bolada eta elur-jausiak sufridu eta mendian material ugari galdu ostean. Horren ostean, Annapurnako Oinarrizko Kanpamendutik bajatu eta bidaiatzen egon da, gaur eguerdian Loiuko aeroportura heldu danera arte.

Bertara heltzerakoan, Txikonek eskerrak ditu bertan bildutako komunikabide, babesle, kolaboratzaile eta sare sozialen bidez jarraitzen deutsan jende guztiari. "Oso pozik gagoz bueltan garelako. Guztiok kalte barik. Esan dodan moduan, saiatzen ez jarraitzea erabaki zaila izan zan, baina hori zan egokiena, mendiak esaten zigun horraino. Atseden hartzea, indarrak berreskuratzea eta lanean gogor jarraitzea toketan da oin".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!