karabie gztx

Erre zan Karabie zaharraren omenaldia egingo da zapatuan

Asier Abrisketa 2024ko urtarrilaren 19a

Karabie barritik 11:00etan urtenda, txitxiburduntzi eta tiragoma txapelketea egingo dabe oin dala 25 urte erre zan gaztetxean.

1999. urteko urtailean erre zan, harrobietan egoan Karabie Gaztetxe zaharra eta ordutik, urtero egiten da omenalditxoa. Aurten be, txitxiburduntzia eta tiragoma txapelketea egingo dira. Hitzordua zapatuan, hilak 20, 11:00etan da oingo Karabie Gaztetxeko sarreran eta bertatik hartuko dabe bidea, harrobian behar egiteko erabilten ziran eraikin zaharretako batean egoan gaztetxera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!